XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirurogei urte igaro zen ordea, inolako deierarik gabe.

Hirurogei urte luze eta gogor, agintea hartzeko egokiera azaldu zen arte.

Eta oraingoan horra!

Nazario, indiano zaharrak, Eltzuko Ibero ostatuko kafetinean, gerratea hasi zen arrats madarikatuan Beñat Mandazen tratalari eta kontrabandistari kondatu zizkion berriro, lehen ere hainbestetan esandako guztiak.

- Zergatik ez didate jaramonik ere egin?

- Ez al dira ba karlistak Errepublikaren kontra altxatu direnak?

- Ez da berdin, ez da berdin...

- Don Alfontso Karlos bera han zen eta orain ber-berak eman omen du karlistek guduan ekin dezaten agindua.

- Ber-berak!

- Baina ez da berdin Nazario, ez da berdin.

- Begira...

- Ez, ez, ez! moztu egiten zion eta oso urduri jartzen zen agure indianoa.

- Bizi guztia honi begira bota eta oraintxe zen bete nire garaia, oraintxe!

Kalonje makal haren izena bera ere ez zekien Nazariok edo behintzat ez zuen gogoan.

Baina arropa, agiri eta domina haiek, zurezko maletan zituelarik bota zuen hirurogei urte!

Horregatik zitzaion hain jasanezina, horregatik zen hain tristea hirurogei urte itxaroten igaro ondoren, egokiera iritsi zelarik...

- Oraingoak ez dira orduko garaiak.

- Zer egin zuen gero Dorregarai zelako gudalburu atxilotuak? galdetu zion Beñatek gaia aldatu nahirik.

Izen guztiak gogoan ez bazituen ere, datak ordea bai.

- Atzo izan balitz bezalaxe daukat gogoan.

- Goizuetan, 1876ko urte madarikatu hartako otsailaren 16an oraindik epaiketako galdeketak egiten ari ziren.

- Lau egun beranduago, 20an utzi genuen Dorregarai, herriko plazaren erdi-erdian.

- Eta zer eginen dut orain?

- Nora joanen naiz?

- Egizu ahal duzuna esan omen zion Manexek, Nazarioren aitak.

- Baina hobe zenuke mendietan barna ihesean ez abiatzea.

- Inguruko mendi guztiak sakabanaturik gelditu diren gudari gosetiz beterik daude.

- Eta horien artean ez dituzu denak adiskideak aurkituko...

Goizuetan 1876ko otsailaren 20an utzi zuten aske Dorregarai eta biharamunean Eratsungo herrian, 1876ko otsailak 21, epaiketako paper eta idazki bilduma osoa, esku onetan jasorik, utzi zen.

Dorregarai Iparraldera atxiloturik eramateko asmotan ere ibiliak ziren noski; baina Frantzian ez zegoen atxilotua (...)